XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero itzuli zan Yesus bere ikaslengana ta esan zien: Zorionekoak zuen begiak, dakustena dakustelako.

Nik esaten dizuet: Profeta ta errege askok ikusi nai izan dute zuek dakuszuena, ta eztute ikusi; entzun nai izan dute zuek dantzuzuena, ta eztute entzun.

106 - Yainkoa ta urko-laguna maitatzeaz - Iesus Marta-ren etxean.

(Luc X 25 42)

Eta ara non urbildu zitzaion legeirakasle bat, Yesus zirikatzera, ta esan zion: Maisua, zer egin bear dut betiko bizia irabazteko?(1) Lege-irakasle arek eztio Yesusi galde ori egiten arengandik zerbait ikasi naiez; bazekien berak ongi aski, Yainkoaren legeko lenengo agindua zein dan. Galde ori egiten dio, Yesus zirikatzeko, probatzeko, ea legearen aurkako itzen bat ateratzen zion ta orrela gero Yesus galdu zezaken.